Gabonetako Bertso Jaialdia gaur izango da Herriko Antzokian

ELGOIBAR.- Urtero egiten ohi den bezala, gaur abenduak 28, Gabonetako Bertso Jaialdia egingo da. Herriko Antzokian ospatuko da, 22:30etik aurrera.
Eszenatokian izango diren bertsolariak Aner Peritz ‘Euzkitze’, Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal izango dira. Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Eta urtea amaitzeko, abenduaren 31n, ostirala, ‘Plazara dantzara’ erromeria ospatuko da. 17:00etan hasiko da, Kalegoen plazan, I. Bereziartua Musikak eta Dantza Eskolak antolatuta.


