Ei! Berriak

Gabonetako Azoka ospatuko da Deban bihar

Azoka Plaza Zaharrean egingo da goizeko 9:30etatik aurrera

Azoka goizeko 9.3etan hasiko da

DEBA | Beste urte batez, datorren larunbatean, abenduak 13, Debak Gabonetako ohiko Azoka hartuko du, oraingoan Plaza Zaharrean, goizeko 09:30etatik aurrera. Azokan, tokiko zein artisautza produktuen aukera zabala egongo da, herritarrak zein bisitariak Gabonetako jai-giroan murgilduz.

Produktu nabarmenen artean, Donienek eta Kortaberrik barazki freskoak eta Zortzikok ezti naturala izango dituzte salgai azokan. Horrez gain, Toki Eder Baserriko babarrunak eta Berbelar baserriko gaztak ere egongo dira aukeran, guztiak bertako ekoizpenak.

Artisau produktuen eskaintza zabala ere izango da azokan, hala nola Martin Sukiak eskuz egindako abarkak, Aleix eta Quimen jatorrizko estanpatuak, Txirbila eta Zuriñe Gredillak sortutako egurrezko eskulturak eta Arkatza Atelierren sormen gunea, non diseinu eta proposamen artistiko berriak ezagutu ahal izango diren. Gainera,azokako produktuez osatutako otarra zozketatuko da erosketak azokak egiten dituztenen artean. Gabonetako giro paregabean artisautza eta gastronomia onenaz gozatzeko parada izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.