Ei! Berriak

Euskal Jaiaren berrogeita laugarren edizioa ospatuko dute asteburuan Ermuan

Egitarauari gaur arratsaldean emango zaio hasiera eta egun nagusia bihar izango da

Asteburuan zehar ospatuko da jaia. ARGAZKIA: Ermuko Udala

ERMUA| Asteburu honetan zehar Euskal Jaiaren 44. edizioa ospatuko da Ermuan. Aurten ere Bizkaiko beste herrietako talde gonbidatuak izango dira Ermuan, horrela Berriztik, Abadiñotik, Elorriotik, Mallabitik, Markinatik eta Lekeitiotik etorriko dira dantzariak.

Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du,udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarien eta merkatarien laguntza du. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko direla aurreikusten dute, gehienak inguruko bailaratakoak.

Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.

Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna hau da:

  • Apirilak 1, larunbata
  • 18:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
    • Txindurri Dantza eta Txistu taldea
    • Orereta Dantza Taldea
  • 20:00etan: Erromeria ‘Patxi eta Konpainia’ taldearekin.
  • Apirilak 2, igandea
    • 11:30etan: Taldeen kalejira.
    • 17:00etan: Umeeen dantza erakustaldia.
    • 18:30etan: Erromeria ‘Fan&Go’ taldearekin.
    • Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.