Ei! Berriak

Euskal Jaia ospatuko da Deban irailaren 28an

Ekintza anitz antolatu dira euskal ohitura eta tradizioak ospatu eta horiez gozatzeko

Zubietako joaldunak
Zubietako joaldunak Deban izango dira bihar

DEBA| Abuztuan San Rokeak ospatu ostean, iraila amaieran ere festa giroan murgilduko da Deba berriro, oraingoan, bihar, irailak 28, Euskal Jaia ospatzeko.

Irailaren 28an ospatuko dira euskal ohitura eta tradizioei loturiko festa handia, horretarako antolatutako ekintza egitarau oparoarekin. Baina egitaraua gaur, irailak 27, hasiko da Kalean Kantuz egitasmoarekin 19:30etik aurrera.

Irailak 28, Euskal Jaia eguna

Larunbatean, festak hartuko ditu Debako kaleak, goizetik hasita iluntzea bitarte. Hala, 11:00etan txistulariak arituko dira, kalez kale, eta 11:30ean, Zubietako joaldunak gehituko zaizkie kalejirara. 12:00etan Gure Kai dantzari taldea Musika Eskolako dantzariez lagunduta egongo da herriko kaleetan barrena dantzan eta 13:30ean, trikitilariek euskal musika eta doinuz beteko dituzte kaleak. 15:00etan, bazkari herrikoia egingo da Aldats pilotalekuan eta bazkalostean musika eta jai giroa ere ez da faltako, trikitilarien eskutik.

Arratsaldean, buruhaundiak gehituko dira Euskal Jaira eta musikak eta festak etenik izan ez dezan, 19:00etan ‘Que toque el de alao’ txarangak kalejira egingo du, herri guztia dantzan jartzeko. Egunari amaiera biribila jartzeko, 23:30ean erromeria egongo da Foruen Plazan, Sukar taldearen eskutik.

Amaitzeko, euskal ohitura eta tradizioak ospatzeko egun berezi honetan baserritarrez jazteko eskaera luzatu die Debako kultura-euskara batzordeak herritarrei.

XII. Marmitako lehiaketa

Euskal ohitura eta tradizioei jarraiki, Euskal Jai egunean, irailaren 28an, marmitako lehiaketa ere egingo da. XII. edizioa izango du aurtengoa eta 10:30ean emango zaio hasiera Plaza Zaharrean. Euria egingo balu, paseo estalira lekualdatuko da lehiaketa.

Parte hartzaileen kontura joango dira marmitakoa prestatzeko beharrezko elikagai eta bestelakoak, hala nola, sua, kazolak, atuna zein patatak. 14:30ean marmitakoa prest izan beharko dute eta plater bat aurkeztu beharko da ordurako. Sari banaketa bazkari herrikoiaren ostean egingo da.

Interesdunek irailaren 26rako eman behar dute izena Turismo Bulegoan. Informazio gehiagorako 943 19 24 52 telefonora dei daiteke.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.