Ei! Berriak

[eiberri.eus] Elgoibarko Trinitateak ospatuko dira asteburuan

Maiatzaren 29 eta 30an ospatuko diran segurtasun berme ororekin 

 

Maiatzaren 30ean Udal Musika Bandaren kontzertua egongo da. ARGAZKIA: Elgoibarko Udala

ELGOIBAR.- Trinitateak ospatzeko ekimen sorta antolatu du Elgoibarko Udalak Debemen Deba Beheko Landa Garapen Elkartearekin elkarlanean. Ekintzok Covid-19aren pandemiaren aurrean ezarritako prebentzio neurri oro betez eta herritarren segurtasuna bermatuz garatuko dira. Udalak herritar zein inguruko bisitariei arduraz jokatzeko deia luzatzen diete.

Honakoa da antolatu den programazioa:

Maiatzak 29, larunbata:

TRINITATEETAKO XXI. AZOKA BEREZIA, Aita Agirre plazan.

  • 9:00etatik 14:30etara: herriko nekazaritzako produktuen salmenta eta Debabarrena eskualdeko gazta azoka.
  • 15:00etatik 18:00etara: hil bukaerako ganadu feria.

Maiatzak 30, igandea:

  • 9:00etan: DIANA, Udal Txistulari Taldearekin.
  • 10:00etatik 14:30era: ARTISAU AZOKA, Aita Agirre plazan.
  • 11:30ean: MEZA, San Bartolome parrokian.
  • 12:30ean: Udal Musika Bandaren kontzertua, Kalegoen plazan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.