Ei! Berriak

Elgoibarko Mugertza Krosa Marrazki Lehiaketak baditu irabazleak

Saridunek herriko saltokietan erosketak egiteko 50 euroko erosketa txartel bana jaso zuten

Guztira 52 lan aurkeztu dira

ELGOIBAR.- Mugertza Krosa Marrazki Lehiaketak banatu ditu sariak. Guztira 52 lan aurkeztu dira.

Hona hemen maila bakoitzean saria jaso duten gaztetxoen izenak:

  • LH 1: Luma Etxaniz Bereziartua
  • LH 2: Martin Muxika Cid
  • LH 3: Oihane Meabebasterretxea Sanz
  • LH 4: Intza Rubio Agirre
  • LH 5: Unax Ansola Arrieta
  • LH 6: June Arriaga Mujika

Ostiral arratsaldean, urtarrilak 27, egin zen sari banaketa Ludotekan. Bakoitzak herriko saltokietan erosketak egiteko 50 €ko erosketa txartel bat jaso zuen.

Epaimahaia Maialen Gurrutxaga Gazteria zinegotziak, Mintxeta Atletismo taldeko kide batek, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak, Ludotekako hezitzaileak eta marrazketan aditu batek osatu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.