Ei! Berriak

Elgoibarko ‘Jolasa kalera barixakuetan’ ekimen berria abian ostiraletik aurrera

Leku Eder parkean izango da, 17:00etatik 19:00etara; euria egingo balu, elizako arkupetan

Ekimena ostiral honetan hasiko da

ELGOIBAR | 2022ko urrian lehenengoz atera zen Jolasaren Astea kalera eta izan zuen arrakastari jarraiki, Elgoibarko Udalak, Atxutxiamaikaren laguntzarekin, antolatu du ‘Jolasa kalera barixakuetan’ ekimen berria.  

0-5 urte arteko haurrentzako jolasteko aukera eskainiko du ekimen berriak: eraikuntza jolasak, esperimentazio jolasak, sormena lantzeko jolasak… oro har, aire librean jolas librerako aukera izango da.

Lehen saioa ostiral honetan izango da, maiatzaren 5ean. Maiatzeko eta ekaineko ostiraletan izango da Leku Eder parkean, 17:00etatik 19:00etara; euria egingo balu, elizako arkupetan. Maiatzaren 12an ez da Leku Ederren izango, Azkuen baizik, Udal Ludoteka, Atxutxiamaika eta Musika Eskolak elkarlanean antolatutako Erromeria izango den lekuan.

Haurrak heldu batekin joan beharko dute jolas gunera, eta jolasa gidatzeko hezitzaileak egongo diren arren, haurra guraso edo tutorearen arduran egongo da uneoro.

Ez da aurrez izena eman beharrik. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime