Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu

ELGOIBAR.- Kalean da, dagoeneko, herritarrek hain estimuan duten 2022ko Egutegia, Elgoibarko Udalak argitaratzen duena. Joan zen astean aurkeztu zen Aita Agirre kulturgunean.
Aurtengo lehiaketaren gaia “ELGOIBARKO BASERRIETAKO BIZIMODUA, OHITURAK ETA LANAK” izan da. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, bederatzigarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira: Udaleko sailak, Euskaltegiak, Liburutegia, Musika Eskola, Olaizaga kiroldegia…
Datorren urteko lehiaketaren gaia librea izango da, baina, argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da eta 2022an zehar egindakoa.
Argazki lehiaketa
Aurtengo argazki lehiaketan (hamalaugarrena izan da) 32 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 126 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez gain, DEBEMENeko ordezkariek ere parte hartu dute Epaimahaian eta 12 argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.
Argazki lehiaketako saridunak
- Sare Gurrutxaga Loiola
- Sergio Nievas Prol
- María Expósito Murillo
- José Ramón Cabrera Cid
- Clara Mejías Barrios
- Alberto González Igartua
- Gurutze Ariznabarreta Acha (2 argazki saritu)
- Oier Ramos Miguel
- Larraitz Zialtzeta Aduriz (2 argazki saritu)
- Maite Loiola Zelaia
Eta egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, Vicente Guinea González de Artaza izan da.
Saridunek 80 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

Marrazki lehiaketa
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko bederatzigarren Marrazki lehiaketan LH 5eko 132 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:
Marrazki lehiaketako saridunak
- Manex Galdos Urbieta
- Asier Diez Zambrano
- Aimar Vigara Vázquez
- Scarlett Avendaño Moreno
- Garazi Garmendia Jauregi
- Eider Gabilondo Leyaristi
- Jare Juaristi Viñaras
- Ane Astigarraga Etxeberria
- Unai Aizpurua Zabala
- Jone Alegria Etxaniz
- Axier Sagasta Pérez
- Yousef Taghi
Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte.
Edonola ere, Udalak 6.500 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, Aita Agirre kulturgunean eta HAZen eskuratu ahal izango dira ostegun honetatik aurrera.