1936ko irailaren 25ean tropa faxistek gudariak hil zituzten Zirardamendi mendiaren aurrealdean

ELGOIBAR.- Beste urte batez, atzo, Zirardamendi fronte-lerroan hildako gudariei omenaldia egin zitzaien. 1936ko irailaren 25ean tropa faxistek gudariak hil zituzten Zirardamendi mendiaren aurrealdean, Aiastia auzoaren inguruan (San Migel).
Tradizioari jarraituz, Gernikako arbolaren kimuei bisita egin ostean, gudariak deshobiratutako tokietan eta eta Zirardamendiko gurutzetxoan lore sortak eskaini ziren.
COVID-19k sortutako salbuespenezko egoera dela eta, aurten ez da egin erakunde eta erakundeetako ordezkariek urtero egiten duten ekitaldia.