Egitaraua larunbatean hasiko da baina egun nagusia igandea izango da

ERMUA.- Euskal Jaiaren XLI. edizioa ospatuko da asteburu honetan Ermuan. Aurtengo Euskal Jaia ere herriko Txindurri dantza eta txistu taldeak antolatzen du. Jai honetan ehunka dantzari eta txistularik hartuko dute parte gehienak Durangaldekoak.
Egitaraua larunbatean hasiko da arratsaldeko 18.00etan Dantza Erakustaldi batekin Orbe Kardinalaren plazan. Partaideak Mikelats talde nafarra (Atarrabia) eta Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu taldea izango dira. Ondoren, 20.00etan erromeria egongo da ‘Fun&Go’ taldearekin eta ostean Larrain-dantza.
Nahiz eta Euskal Jaia asteburuan zehar ospatu egun nagusia igandea izango da. Horrela 10.30etik 11.00era taldeen harrera egongo da San Pelaio parkean eta 11.eoetik 13.30era taldeen kalejira izango da hirigunetik eta auzoetan zehar. 17.00etan izango da Dantza erakustaldia eta 18.30ean musika eta dantza egongo da ‘Patxi eta Konpainia’ taldearekin.
Dantzari eta txistulariek laguntzaile diren herriko elkarte gastronomikoetan bazkalduko dute goizeko programa amaitu ondoren.