Ei! Berriak

[eiberri.eus] Uztailaren 2tik 30era egingo da aurten Debako ‘Iturri Ondoan’

Zortzigarren aldiz, euskaraz egiten den kultura ezagutarazteko ekimena jarriko da martxan
Uztailaren 2tik 30era egingo dira ekimenak, ostiraletan

DEBA.- Debako Udalaren nahia da azken urteotan abiatutako euskal kulturaren transmisioaren lanarekin jarraitzea. Horregatik, aurten, zortzigarren aldiz Iturri ondoan ekimena antolatu du, hainbat eragile eta herritarren parte hartzearekin. Uztailaren 2tik 30era egingo dira ekimenak, ostiraletan, Udalak Zumardian jarri duen karpan. Musika, antzerkia, dantza… eskainiko dira aurten.

Iturri ondoan programaren helburuetako bat, euskaraz egiten den kultura ezagutaraztea da, kanpoko jardueren bitartez, baina, baita bertakoekin antolatutakoen bidez ere. Eta arreta berezia jartzen da euskaraz sortzeko prest dauden herritarrengan, kultura eta artea bitarteko hartuta, euskaraz harreman sare berriak jostea delako Iturri Ondoanen beste helburu garrantzitsu bat.

Egitaraua:
  • Uztailak 2 – 22:00. ‘Arineketan’ tradizio berritua.
  • Uztailak 9 – 22:00. ‘Errimak bi oinetan’. Dantza eta bertsoa.
  • Uztailak 16 – 22:00. ‘Begiradak’. Literatura eta irudiak.
  • Uztailak 23 – 19:00 ‘Ez dok Ero’. Antzerkia. Sarrera: 10€.
  • Uztailak 30 – 22:00 Willis Drummond. Kontzertua. Sarrera 10€.

Azken bi ekimenak izan ezik, doakoak izango dira emanaldiak. Ordainpeko bi emanaldietarako bonoa 15 euroan eros daiteke. Sarrerak gaur jarri dira salgai Turismo bulegoan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.