[eiberri.eus] Pandemiari aurre egiteko laguntzak adosteko foroa eskatu du Eibarko EH Bilduk

  • 2
    Compartidos
Europar Batasunak Next Generation funtsak bideratuko ditu osasun publikoan eta trantsizio digitalean inbertitzeko edota emergentzia klimatikoari aurre egiteko
Erabakiak alderdi guztion talde-lana eskatzen duela adierazi du EH Bilduk

EIBAR.- Laguntza garrantzitsuak bideratuko ditu Europar Batasunak pandemiak eragindako ondorioei aurre egiten laguntzeko. Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu egingo dituen eskaerak, Eibarko EH Bilduren esanetan “modu unilateralean gainera, gainontzeko alderdiokin kontrasterik egin gabe”. EH Bilduk ez du Udalean gauza bera gertatzerik nahi, are gehiago “Eibar bezalako udal batetan, non PSEk gutxiengoan gobernatzen duen eta non egoera sozioekonomikoak eta urbanistikoak alderdi guztion talde-lana eskatzen duen”.

Epe luzerako laguntzak izango dira eta epe luzerako politikek ezberdinen arteko akordio eta adostasunak behar dituzte. Alderdi guztion artean Eibarko hiriaren eraldaketa, errekuperazio eta erresilientziarako egokienak diren proiektuak adostea beharrezkoa dala azaldu dute “udalek ere laguntza hauek eskatzeko aukera izan dezakete, goazen Eibarren beraz, adostasun foro bat martxan jartzera”.

Adibide gisa EH Bilduk azaldu du “abenduaren 30ean prentsan irakurri genuen Arriola sailburuak Estaziño-Azitain zatirako trenaren estaldurarako laguntza eskaera bideratu nahi duela Europara. EH Bildu ez dago batere ados eskaera honekin, ezta argudiatzen diren arrazoiekin ere. Gainera, udalean oposizioko alderdion kontrakotasuna duen eskaera honen berri prentsa bidez izatea ez da batere serioa. Ez ahal zuen merezi udal kontrasterik? Gainera, proiektu honek enpresa eraikitzaileen berraktibazioa ekarri eta enplegua sortuko lukeela argudiatzen du Arriolak. Arrazoi sinplista EH Bildurentzat. Enpresa eraikitzaile erraldoiak laguntzen jarraitu behar al dugu? Ze motatako enplegua sortuko lukete gainera?”

Horretaz gain gaineratu dute PSE proiektu horrekin tematuta dagoela “baina EH Bildurentzat badaude mugikortasuna lantzeko beste bide eraginkorragoak, merkeagoak eta hiria askoz hobeto eraldatuko lituzketenak. Trenaren estaldurak hilzorian dagoen Barrena kalea oraindik eta gehiago baztertuko luke. Barrenak behar du premiazko eraldaketa, ez bide paralelo bat eraikitzea. Bertatik igaro beharko luke hiri barruko bidegorriak, kalea biziberrituz”.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.