[eiberri.eus] “Mallabitarrok egina” bisita gidatua martxan Mallabian

Herrian ekoizten eta eraldatzen diren produktuak ezagutaraztea da helburua
Mallabian ekoizten diren produktuak ikusteko aukera egongo da

MALLABIA.- Mallabiko Udalak Berbalagunekin batera Mallabitarrok egina bisita gidatuen egitasmoa martxan jarri nahi du herrian ekoizten eta eraldatzen produktuak erakusteko.

Horrela, gazta, ogia, egurra edota harria zelan eraldatzen den ikusteko aukera izango da

Egitasmo honetan parte hartzeko zenbait baldintza bete behar dituzte parte hartzaileek adibidez Mallabiko baserrietan hartutako edo eraldatutako produkturen bat izatea; produktua erakusteko eta azalpenak euskaraz emateko
prest egotea; eta produktua ekoizlearen etxean bertan erakustea.

Azaroaren 24a baino lehenago eman behar da izena ematea Kultur Etxean edo 663070492 telefonora deituta
Ekintza doakoa da, baina bisitaldian produktua saltzeko aukera izango da

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: