Helburua euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea da

ELGOIBAR.- XVIII. edizioa beteko du 2021ean Euskatzaleen Topaguneak abian jarritako Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz eta ikusleei sortutako zineaz gozaraztea ezohiko egoera honetan ere.
Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrek herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.
Elgoibarko Udalak Ongarri zine elkartearekin elkarlanean antolatutako Laburbira saioa izango da maiatzaren 5ean, asteazkena, 19:00etan, Herriko Antzokian, eta sarrera doan izango da.
XVIII. Laburbira: aukeratutako 8 film laburrak
Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. Zuzendari hasiberri eta amateurrak, 2019tik hona, ekoitzitako lanak aurkezten dizkizuegu.
Hauetariko batzuk, 2019-2020 bitartean, Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira, eta beste batzuk, laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA eta Kameratoia.
Hauek izango dira XVIII. Laburbirako zirkuitu ibiltaria osatzen duten ikus-entzunezko 8 laburmetraiak: