Ei! Berriak

[eiberri.eus] Larunbatean ospatuko da hileroko Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria Elgoibarren

Hileko kultur egitarauaren azken ekitaldiak ospatuko dira gaurtik hasita
Eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egongo da Aita Agirre plazan

ELGOIBAR.- Ekaina amaitzear, Udalak herriko eragileekin elkarlanean antolatutako hileko kultur egitarauaren azken ekitaldien txanda iritsi da.

Gaur, hilak 24, ‘Sugarren mende’ liburuaren aurkezpen-hitzaldia izango da Kultur Etxeko sotoan, Asisko Urmeneta eta Helena Xuriorekin, arratsaldeko 19:00etan. Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta DEBABE Udal Euskaltegia.

Ostiralean, berriz, ekainak 25, Elgoibar BHI Institutuko diploma banaketa burutuko dute, 19:00etan, Kultur Etxeko sotoan.

Larunbatean, hilak 26, ospatuko da hilabete amaierako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria. 9:00etatik 14:00etara, baserriko produktuen salmenta postuak egongo dira Kalebarren plazan, eta eguerditik aurrera, Ganadu erakusketa Aita Agirre plazan.

Eta hilaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Emakumeentzako jabekuntza tailerra antolatu du Berdintasun Sailak: “Andre, ez zait gustatzen zu isilik gelditzea”. Loredi Salegik zuzenduko du, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Pandemiaren ondorioz, edozein unetan ordutegiak alda daitezke, baita jardueraren bat eten ere. Halakorik balego, Udalaren webgunean jarriko da abisua.

Covid-19aren pandemiaren datuen hobekuntza medio, aforo gehiago

Covid 19aren pandemiaren aurrean ezarritako azken prebentzio neurrien harira, hainbat aretoen edukiera eguneratu du Udalak:

  • Hitzaldi gela: 40 pertsona.
  • Sotoa: 60 pertsona.
  • Aita Agirre kulturguneko Areto nagusia: 50 pertsona.

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.