Ei! Berriak

[eiberri.eus] Kuadrilla Egunaren 2. edizioa ospatuko da Elgoibarren datorren larunbatean

Ekimenak herriaren erdigunean gazteen presentzia areagotzea, eta bidenabar, gazte lokaletan egoten diren neska-mutilen arteko harremanak estutzea du helburu
Ekitaldiak eguerdiko 13,00etan hasiko dira

ELGOIBAR. Iazko arrakasta ikusita, Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Berdintasun Sailak, herriko gazteekin elkarlanean Kuadrilla Egunaren edizio berri bat antolatu dute azaroaren 30erako.

Ekimenak herriaren erdigunean gazteen presentzia areagotzea, eta bidenabar, gazte lokaletan egoten diren neska-mutilen arteko harremanak estutzea du helburu. Izan ere, eguneko egitaraua osatzerako orduan, bereziki, gazteentzako jolasak eta kaleak girotzeko musika taldeen ekitaldiak antolatu dira.

Eguerdian Mauxitxa txarangaren kalejira eta hainbat mago arituko dira trukuak eginaz kuadrillaz kuadrilla. Jarraian, 15:00ak aldera, 16 urte gorako gazteentzako bazkaria ospatuko da Maalako parkean. Menua Euskal Parrillak eskainiko du eta honakoez osaturik egongo da, besteak beste: kroketak, perretxiko risottoa, oilaskoa, Muruako pasteltxoak, kafea eta edaria. Bazkariaren amaiera borobil gisa, gazteek bingoan jolasteko aukera izango dute.

Bestalde, arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kittu Musika Taldeak Elgoibarko kaleak girotuko ditu eta gau partean, Maalako parkean ondorengo kontzertuak eskainiko dira: Ellie Jensen & Xanie Blue herriko taldea (22:30), Fan&Go erromeria (23:30) eta Emanemak Dj-ak (01:00). Antolatzaileek Elgoibarko gazteak animatu nahi dituzte egunean zehar antolatutako ekintzetan parte hartzera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.