[eiberri.eus] ‘Jana ez da txantxa’ V. Bazkari Solidarioa ospatuko da bihar Eibarren

  • 4
    Compartidos
Peruko Piurako nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz antolatu da bazkaria
Gurutz Goikoetxea gozogilea izango da aurtengo gonbidatua

EIBAR.- Bihar, urriak 20, bosgarrenez egingo da «Jana ez da txantxa» bazkari solidarioa Eibarren, Untzaga plazan ipiniko den karpan, Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz. Ekimen horren antolatzaileak Egoaizia eta Aldatzen elkarteak dira. Ekimenari bere babesa emateko Gurutz Goikoetxea gozogilea izango da gonbidatua aurten. Antolatzaileen hitzetan, «ekimen horren bidez, Eibarko herritarrak sentsibilizatzea nahi da, baita Peruko Piurako nekazarien egitasmoei babesa ematea ere».

Datorren larunbatean, 14:00etan hasiko den bazkaria prestatzeko bidezko merkataritzako osagaiak erabiliko dituzte (arroz platerra, ardoa, ogia eta postrea). Aurrekoetan bezala, arroza prestatuko dute, Peruko norbaitek lagunduta.

Aldez aurretik, bidezko merkataritzako produktuak ipiniko dira salgai eta umeendako sukaldaritza tailerra ere egongo da. Ekitaldiak elkarte gastronomikoen eta Eibarko Udalaren laguntza dauka, besteak beste. Giroa alaitzeko, Eibarren bizi den Nathali Chuchón peruarra, Mugi Panderoa! taldea eta bertsolariak izango dira.

Txartelak Kultu, Koskor, Kontent, eta Guridi tabernetan eta Villalba supermerkatuan ipini dituzte salgai, 12 eurotan -9 eurotan ume, jubilatu eta langabetuentzat-. Aurten ere, «Plato Zero» delakoarekin, txartela erosi eta bazkarira joan barik ere laguntzeko aukera dauka jendeak.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.