Gaur dohainik sartu daiteke eta larunbateko sarrerak 3 euro kostatzen du

LEIRE DE BLAS
EIBAR.- ‘Ilargi fest’ jaialdi feminista ospatuko da bihar eta larunbatean Eibarko gaztetxean. Jaialdia
Nalua Eibarko talde feministak eta Nü Shu Ermuko gazte feminista taldeak elkarlanean
antolatu dute. Gaur dohainik sartu daiteke eta larunbatean sartzeak 3 euro kostatzen du. Jaialdiko ekintzak bihar hasiko dira 18:30ean. ‘Tomar el escenario’ dokumentala proiektatuko da, musika alternatiboaren munduan emakumeek duten presentzia eta gabeziari buruzkoa, eta, ostean, Emagin-ek, Euskal Herriko Bilgune Feministaren formakuntza eta dokumentaziorako tresna feminista, mahai-ingurua eskainiko du. Maskara eta buru belarri tallerak emango dio hasiera larunbateko ekintzei arratsaldeko 18:00etan. 19:30etan batukada feminista egongo da eta 22:00etan emakumez osatutako taldeen kontzertuak hasiko dira LA BASU, Drumpkopters, La Furia eta DJ Tarantistak Martxaren eskutik. Gauari bukaera emateko 05:00etan basoa buruan lehiaketan parte hartzeko aukera egongo da.


