Gaur arratsaldean izango da

ERMUA.– Gaur arratsaldean Ermuko Udal Liburutegiak frantsesez hitz egiten duten pertsonei edo hizkuntz hau ikasten ari direnei zuzenduriko frantses hizkuntzan gauzatuko den ekimen bat antolatu du.
UPV/EHUk Berdintasunaren aldeko ekintzen barnean, irakasleak diren Juan Manuel Ibeasek eta Nadia Brouardellek, eta Frantziar Filologian Katedratikoa den Lydia Vázquezek, Erdi Arotik gaur egunera frantziar emakume idazleen testu poetiko, dramatiko eta narratiboen irakurketa egingo dute. Ondoren, genero sentsibilizazio ikuspuntutik komentatuko dituzte debate formatuan.
Irakurri ondoren eztabaidatuko diren obrak idazle hauenak izango dira: Marie de France, Mme de Sévigné, Mme de Lafayette, Suzanne de Morency, Olympe des Gouges, Geroges Sand, Colette eta Annie Ernaux.
Ekimen hau, doakoa eta interesatu guztiei zuzendua, UPV/EHUk eta Binario Libros-ek babesten dute.