[eiberri.eus][Zuzenean] ‘Gure Esku Dago’ ekimenaren Giza Katea osatzeko prest

  • 3
    Compartidos
Giza katea zuzenean jarrai dezakezu eiberri.eus atarian
Giza Katea 12.00etan hasiko da

DEBABARRENA.- Lau urte beranduago berriro ere Giza Kate erraldoi batek zeharkatuko du Euskal Herria Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotuz.100.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako mobilizazioan parte hartzeko.  lotuko dituen giza katea egiteko deia egin du plataformak.

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, “burujabeak” izan nahi duten milaka eta milaka herritar daudela azpimarratu dute. Bestalde, gogoratu dutenez, erabakitzeko eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi bildu dituen “Herritarron ituna” ezagutaraziko dute igandean. Oraingoz 100.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena, eta “Aurrekaririk gabeko mobilizazioa” izatea espero du plataformak.

Mallabiarrek Ermun egongo den 74. kilometroa egingo dute eibartarrekin batera. Eibarren 11.00etan bakoitza bere km-ra hurbilduko da. 71 kilometroan Urkizutik elektro-txufla elektrotxarangarekin. 72 kilometroan Eonian elektrotxarangak  girotuko du kilometroa eta 73 kilometroan Trikitilariak egongo dira kilometroa girotzen.

1.000tik gora autobus mobilizatuko ditu Gure Esku Dagok eta hori izango dute parte hartzaile gehienek garraiobide. Besteek jakin beharreko ordutegiak hauek dira:

  • 10.00etatik aurrera osatuko da giza katea eta tarte horretan abiatuko dira lehen animazioak ere.
  • 11.30ean dena prest izan nahi dute antolatzaileek, horretarako 5.000 boluntario inguru ariko dira lanean.
  • 12.00etan da ordua. Kamiseta soinean eta zapia eskuan egon beharko du parte hartzaile bakoitzak seinalea entzundakoan.
  • 12.30ak arte elkarri eskutik helduta egon behar dute parte hartzaileek, seinale bat entzungo da kilometro bakoitzean giza katearen amaiera iragarriz.

Trafiko eraginak

Errepideetan arazoak egongo direnez trafiko zuzendaritzatik motordun ibilgailuak eta bizikletak, abiadura moteldu jendea dagoen guneeetan eta segurtasun tartea handitzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak.

Bestalde, autobusen linea ezberdinetan ere eragina izango du ekitaldiak burutuko den igarotze guneetatik. Hori dela eta, atzerapenak edo aldaketak egon daitezke

Ondorengo ekitaldiak

Giza katea egin ondoren hainbat ekitaldi prestatu dira hiru hiriburuetan eta hainbat herritan. Eibar 13:00etan Untzagan elkartu (Elektrotxaranga eta trikitilariez lagunduta denak Untzagara) eta Erromeria egongo da PARRAPAS taldearekin. 14:30ean bazkaria egongo da eta bazkal ostean kontzertua La Basu eta Koban taldeekin.

Ermuan berriz,14.00ean argazki jendetsua egingo da plazan eta 14.30ean herri bazkaria egongo da. Arratsaldean, 17.30etik aurrera DJ-a, bingoa, umeentzako jolasak eta poteo girotua ospatuko dira.

Horrenbestez, erabakitzeko eskubidea defendatzeko asmoz, antolatzaileek “kaleak bete” ditzaten eskatu diete herritarrei.

GIZA KATEA ZUZENEAN:

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.