[eiberri.eus] ‘Gure Bizipoza, guztiona’ dokumentalaren aurkezpena Elgoibarren

  • 2
    Compartidos
Hainbat kazetari, kirolari eta musikari ezagunek hartuko dute parte

 

Dokumentalaren aurkezpena Elgoibarko Herriko Antzokian izango da

ELGOIBAR.- Hurrengo asteazkenean, urriak  16, Bizipoza elkarteak “Gure bizipoza, guztiona” dokumentala aurkeztuko du, Elgoibarko Herriko Antzokian, arratsaldeko 18:00etan.

Dokumentalak, 35 elkartek eta hainbat bazkidek osatzen duten Bizipoza elkartea zer den azaltzen du, egunerokoan eskubide urraketa ugari pairatzen dituzten euskal herritarren testigantzen bitartez. Bideoa gauzatzeko ezinbestekoa izan da Danobatgroup-en laguntza.

Aurkezpen ekitaldian Euskitze, Aitor Gorosabel edota Nerea Abances bezalako kazetari, musikari, bertsolari, dantzari edota kirolari ezagunek ere parte hartuko dute. Sarrerak Herriko Antzokian bertan izango dira salgai, ordubete lehenenago, arratsaldeko 17:00etatik aurrera alegia. 

Dokumentalaren aurkezpena Elgoibarko Herriko Antzokian izango da

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.