Frogak apirilaren 14, 21 eta 27ko asteburuetan ospatuko dira

EIBAR.- Indianokua gaztelekuak Gaztetxef taldekako sukaldaritza frogak antolatu ditu.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleek Gaztetxef lehiaketan parte hartu ahal izango dute, taldekako sukaldaritza frogetan.
Izen ematea Indianokua gaztelekuan bertan izango da eta apirilaren 3tik 13ra bitartean egin ahalko da (apirilaren 9a itxita dago). Lehiaketa honetan parte hartzea dohainik da.
Frogak apirilaren 14, 21 eta 27-eko asteburuetan ospatuko dira.