[eiberri.eus] Gaur Sexu-langileen inguruko doku-foruma Eibarren Alternatibaren eskutik

  • 2
    Compartidos
Eibarko Portalea Kultur Etxean izango da 19.00etan
‘Puteros’ izeneko dokumentala ikusgai izango da

EIBAR.– Apirilaren 18an Eibarko Portalea Kultur-etxean prostituzioaren inguruko doku-foruma antolatu du Alternatiba alderdiak.

Ikusiko den dokumentala ‘Puteros’ izango da eta horren inguruan eztabaida eta berton lanbide honen inguruan dauden jarrera ezberdinak aztertuko dira.

“Erreportaje honetan ‘putazaleak’ ezagutuko ditugu. Zergatik gastatzen dute dirua horretan? Zer pentsatzen dute ? Nola bizitzen dute? Ondorengo eztabaidan, prostituzioan aritzen diren pertsonekin lan egiten duen Arrats Elkartearen ordezkari bat kontatuko digu zer nolako arazoekin topatzen diren lanbide estigmatizatu honetan diharduten pertsonak” adierazi dute antolatzaileek.

Eztabaidaren helburua gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertzea izango da.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.