[eiberri.eus] Eibarko Libre Eguna ospatuko da asteburu honetan

  • 2
    Compartidos
Asteburuan bildutako dirua Loiolako herri harresian atxilotu zituzten bi pertsonen isuna ordaintzera bideratuko da
Apirilaren 20 eta 21ean ospatuko da

EIBAR.- Asteburu ezberdina eskaintzen digu Eibarko Libre Egunak oraingo honetan. Ostiral eta larunbatean zehar hainbat ekintza ezberdin egingo dira 5 eurogatik eta diru guztia Loiolako
herri harresiko isuna ordaintzera bideratuko da.

Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Komite Antinuklearrak hasiera emango dio asteburuari
Untzaga plazan eta bere garaian Eibarren eta inguruan egindako borroka ereduak erakutsiko ditu. Jarraian, pintxopote musikatua antolatu dute.

Larunbatean, Untzaga plazan 17:00etan hasiko dira jardunaldiak Sahararen aldeko aktibista den Hassanna Aaliaren hitzaldi batekin. Ostean, Joseba Alvarezek Eleak-Libre mugimenduari buruz hitz egingo du 18:30etan. Jardunaldi horiek bukatzerakoan, 20:00etan trikipoteoarekin batera Gaztetxera joateko aukera egongo da. Bertan, 22:00etan Egurra Ta Kittok eta Bad Sound Systemek kontzertuak eskainiko dute gauari amaiera emateko.

Norbaitek laguntza eskaini nahi badu asteburu osoan zehar 10 euroko laguntza bonoak erosteko aukera egongo da edo ES 65 3035 0006 84 0060022507 kontu korronte zenbakian aurre egiteko laguntzak sartu daitezke.

Loiolako Herri Harresia

2014an Segiko ustezko kideak ziren bost gazte independentista babesteko Loiolako basilikaren kanpoaldean herri harresi bat antolatu zen, horiek erabaki baitzuten Madrilgo Auzitegi Nazionalean ez aurkeztea. Bertan, herri harresian zeuden Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek atxilotuak izan ziren. Gainera, bost gazte independentisten atxiloketa prozesuan Ertzaintza biolentziaz aritu zen herri harresiko jendearen kontra eta ertzain bat zauritu zen belauneko tendoi bat apurtuz.

Hiru urte geroago, 2017an, herri harresiko bi atxilotuak 23.663 euroko isuna ordaintzera kondenatuak izan ziren eta ertzain zaurituaren lesioaren erantzukizuna gehitu zitzaien. Beñat Hach Embarek eta Esteban Orbegozok isuna eta gastuei aurre egin behar diote

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.