[eiberri.eus] Gaur hasi da V. Gilda Lehiaketa Eibarren

  • 6
    Compartidos
Gilda Lehiaketa …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Euskeraz Primeran! kanpainaren barnean
Hiru egun hauetan gildak dastatzeko aukera egongo da Eibarren

EIBAR.- Gaur hasi eta ostiralera arte iraungo du aurtengo Gilda Lehiaketaren bosgarren edizioak. Aurten guztira 22 tabernak eman dute izena eta epaimahaiak taberna horietako gildak probatuko dituzte datozen hiru egunetan.

Zaporea, originaltasuna eta aurkezpena hartuko dituzte aintzat gildak baloratzeko orduan eta irabazleak 150 euroko saria bereganatuko du. Aurtengo epaimahaia ondorengoek osatzen dute: Mireia Alondo Eibarko sukaldari ezaguna, Josu Mugerza Elgoibako Belaustegi jatetxekoa eta Iñigo Kortabitarte Durangoko Kobikakoa.

Baina epaimahaikideek ezezik herritarrek ere izango dute lehiaketara aurkeztutako gildak dastatzeko aukera eta beraien puntuazioa emateko. Bozkatu duten herritarren artean bi lagunentzako asteburuko egonaldia zozketatuko da. Herritarren puntuazio altuena jasoko duena tabernari 150 euroko saria emango zaio.

Gilda Lehiaketa …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Euskeraz Primeran! kanpainaren barnean. Egitasmo honekin herriko tabernetan ere, euskeraren erabilera bultzatzea nahi da.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.