Goizetan tenperatura freskoak izango dira

EGURALDIA.- Gaur eguerditik aurrera euritara joko du. Goizaldean sorturiko behe-lainoa desegin ostean, goiz partean hodeitza saretu xamar agertuko da eta eguneko tenperatura altuenak 9-12 ºC ingurukoak izango dira. Alabaina, eguerdirako kostaldetik hasita hodeitza ugarituz joango da eta arratsaldean euritara joko du; euria denera zabalduko da.
Hurrengo egunak lasaiak izango dira, ostarteak izango ditugu eta eguzkia izango da nagusi. Temperaturei dagokionez minimiak bi eta hiru gradu bitartean izango dira, altuenak berriz hamar eta hamaiak gradu bitartean.