[eiberri.eus] “Euskara eta kirola” mahai-ingurua gaur Eibarren AKEBAIren eskutik

Ipurua Futbol Zelaiko Formakuntza Zentroan, 18.30ean
Hamaika Berbarldi egitasmoaren barnean kokatzen da gaurko mahai-ingurua

EIBAR.- ‘Hamaika Berbaldi’ egitasmoaren ekitaldi berri bat  egongo da gaur Eibarren AKEBAI-ren eskutik eta Eibar Kirol Elkartearekin lankidetzan. Oraingoan “Euskara eta Kirola” mahai-ingurua antolatu da gaurkorako, martxoak 22, 18.30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan.

Elena Azpeitiak aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz hitz egingo dute hainbat gonbidatuk: ‘Kirola eta Gazteak’ gaiari buruz hitz egiteko Maite Maiora, Markel Alberdi, Odei Jainaga, Pello Osoro eta Malen Ruiz de Azua jarriko dituzte elkarrekin.

Ondoren, ‘Kirola, Komunikabideak eta Irudi Publikoa’ gaiari helduko diote Koikili Lertxundik, Matxalen Ziarsolok, Aitor Manterolak, Amets Txurrukak eta Asier Riesgok. Eta ekitaldiari amaiera emateko, Egoitz Txurruka “Txurru” gonbidatu dute.

Sarrera librea izango da.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.