Ia egun guztietan euri izango dugu

EGURALDIA.- Gaur eguneko ordu askotan ateri eutsiko dio eta zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Girorik argiena hegoaldean izango da; ipar isurialdean, aldiz, hodeiak gailenduko dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu eta euritara joko du. Ildo beretik jarraituko du asteartean nahiz eta eguzki tarteak ikusi, asteazkenean eguraldi motela izango da ostera ere eta euritara joko du eta ostegunean eguzkia izango da nagusi. Astebururako fronte berri bat sartuko da Debabarrenan eta euria, hotza eta elurra utziko du.