[eiberri.eus] Errebaleko obraren jarraipen batzordea sortzea proposatu du EH Bilduk

Obra lizitazioaren pliegoetan jasotako baldintzen eta klausula sozialen betetzearen jarraipen zorrotza egitea izango luke helburu 
Aurrekoa ez gertatzeko sortu nahi du batzordea EH Bilduk

EIBAR.- Alderdi batzuk fokoa Errebaleko etorkizunean soilik jartzen duten bitartean, EH Bilduk etorkizuna eta oraina ere zaindu nahi ditu. Horretarako, eta Dragados enpresarekin gertatutakoa berriz ez gertatzeko, obraren baldintzen pliegoak aztertu dituzte.

EH Bilduk adierazi duenez «aurrekoan Dragadosekin gertatutakoa berriz ez gertatzeko, enpresak eskaintzen duen “prezioa” ezin da izan puntu erabakiorrena. Gogoratu, Dragadosek %40ko beherapen arriskutsuarekin irabazi zuela aurreko lizitazioa. Pliegoek ahalbideratzen zuten beherapen hori eta oraingoan, premiaz ekiditu beharra dago.

Bestalde, klausula sozialen zorroztea ezinbestekoa dela uste du EH Bilduk. Askotan errepikatu duguna, gainera. Klusula sozialak beharrezkoak dira, adibidez, obrako langileen lan baldintzetan zuhurkerian ez ibiltzeko edo hainbat kontratazio mota lehenesteko. Administrazioa ezin da inondik inora, duinak ez diren lan baldintzen konplizea izan».

Obraren pliegoa aztertu eta gero, proposamen argiak egin ditu EH Bilduk bertan jasotzeko  «lehenik eta behin, pliegoetan aurrera pauso bat eman dela ikusi izan ahal dugu. Hau da, lehen PSEren Udal Gobernuarentzat, klausula sozialak, obrako langileriaren nominak eta gizarte segurantzaren ordainketak eguneratuta izatea ziren. Baina hori ez al du jada legeak behartzen? EH Bilduk legegintzaldi osoan zehar insistitu eta gero, badirudi PSEren Udal Gobernuak ulertu duela kontzeptua eta oraingoan, hainbat klausula sartu ditu pliegoan, baita klausula horiek bete ezean enpresak izan ahal dituen isunak ere.

Baina izan dugun influentzia horretaz gain, proposamen zehatzak gehitu dizkio EH Bilduk Errebalko obraren pliegoari:

  • Langileek Gipuzkoako hitzarmena izateaz gain, langileria gehiago kontratatu behar badu enpresak, ezaugarri konkretu batzuk izatea beharrezkoa dela uste du EH Bilduk. Helburu horrrekin ondokoa proposatu dugu: “Enpresa kontratista zein azpikontratistak kontratua betetzeko beste langile batzuk hartzeko premia badute, lehentasuna duten kolektiboetako batean dauden pertsona langabetuak hartu beharko dituzte. Hau da, gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonak eta lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituztenak”.
  • Klausula sozialen eta kontratuaren baldintzen jarraipen eta kontrola ziurtatzeko, ezinbestekoa da Jarraipen Batzorde bat eratzea. Nahi beste klausula sozial sartu ditzazkegu kontratazio pliegoetan baina lan guzti hori alferrikakoa da klausula horien betetzearen kontrola inork bere gain hartzen ez badu. Beraz, ondokoa proposatu dugu: “Jarraipen Batzorde bat sortuko da kontratua betetzeko baldintza bereziak kontrolatzeko, honakoek osatuko dutena: Eibarko Udaleko Kontratazio atalaren zuzendaria, Obra arloko zuzendaria, Obra-zuzendaritzaren ordezkaria, enpresa adjudikatzailearen ordezkaria, eta eraikuntzaren sektoreko erakunde sindikal adierazgarrienetako ordezkariak”.

Eibarko EH Bilduren ustez «udeaketa oso txarra egin du PSEk azken hamarkadan Errebalekin. EH Bilduk etengabeko jarraipen zorrotza egin dio Errebalen kudeaketa horri. Askotan azaldu ditugu zeintzuk diren gure proposamenak eta aurreko Plenoan espazio berriako proiektuaren inguruko iritzia ere eman genuen. Oraingoan ordea, obraren baldintzen zorroztasuna ezinbestekoa da eta EH Bildu izan da proposamen zehatzak egin dituen alderdi bakarra. Guk bide horretan jarraituko dugu. Baserritarrak eta kultur eragileak etorkizuneko Errebalen espazio duin baten beharrean dauden bezela, obra egingo duten langileek eta beraien lan baldintzek ere begirune bat merezi dutelako».

 

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.