[eiberri.eus] Emakumeen Nazioarteko Egunean Eibarko emakumeak ere planto!

Ekitaldien artean hitzaldiak, erakusketak eta mintzodromoa egongo dira
Martxoaren 26ra arte luzatuko dira ekitaldiak

EIBAR.- Eibarren ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Martxoaren 8ko Batzordeak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko “Emakumeok planto” lemapean.

Horrela Martxoaren 8an 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:00etara lanuzteak egiteko deia luzatuko zaie emakumeei eta aldi berean Eibarko Mugimendu feministak jarduera ezberdinak antolatu dituzte egun horretarako, kontzentrazioa 12,30ean eta Kazerolada 19,30ean besteak beste.

Martxoaren 13an 18,30ean Martxoaren 8ko kartel irabazlearen sari-banaketa izango da, Portaleko erakusketa gelan eta 19,00etan “Izan direlako gara; emakumeen ekarpenak jasotzeko proiektuak: Wikiemakume@k eta Gure Genealogia Feministak” hitzaldia egongo da Portaleko Areto Nagusian

Martxoaren 15ean “Emakumeak eta bizikleta” hitzaldia egongo da Museoan Itziar Alonsoren eskutik Armagintzaren Museoak antolatuta. Eta martxoaren 17an 10,30etik 13,30era “Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara MINTZODROMOA” ospatuko da eta Nerea Ariznabarreta eta Maialen Belaustegiren eskutik Perfomance bat ere izango da.

Eta kirolak ere bere lekua izango du Martxoaren 8ko egitarauan martxoaren 18an Emakumen txirrindulari-lasterketarekin. Goizeko 9,30ean irtengo da Untzagatik Eibarko Txirrindulari Klubak antolatuta.

Martxoaren 20an 18,30ean “Gaza Amal: zerrendako emakume ausarteko istoriotxoak” erakusketaren aurkezpena  izango da UNRWA Euskadik antolatua. Bukatzeko martxoaren 26an 18,30ean Emakumeen Istorioen Bideo-Foruma izango da Leonor López de Córdobaren eskutik Pagatxak antolatuta

 

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: