Ei! Berriak

[eiberri.eus] Elgoibarren ospatuko da Gipuzkoako Bertsolari txapelketako final-zortzirenetako bat

Irailaren 29an izango da Elgoibarko Herriko Antzokian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena. ARGAZKIA: bertsozale.eus

ELGOIBAR.- Irailaren 29an, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-zortzirenetako saio bat ospatuko da Elgoibarko Herriko Antzokian, 17:00etan. Txapelketa irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean egingo da Gipuzkoako hainbat herritan, 16 saio izango dira eta guztira 48 bertsolarik hartuko dute parte. Finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Bertan, sailkatzea lortzen duten zortzi bertsolariek hartuko dute parte.

Elgoibarko ekitaldia Ane Ezenarro Beristainek aurkeztuko du eta Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Unai Gaztelumendi Arandia, Endika Igarzabal Murua, Jokin Uranga Isuskiza, Ane Labaka Mayoz eta Eñaut Martikorena Lizasok jardungo dute.

Sarrerei dagokionez, www.bertsosarrerak.eus webgunean salgai daude eta 10 € (orokorra), 7 € (bazkideak) eta 5 €-ko (6-16 urteko gazteak) prezioa izango dute. Aurrez sarrera guztiak saldu ez badira, egunean bertan, Herriko Antzokiko leihatilan salgai jarriko dira saldu ez diren horiek.  Leihatila 16:00etan irekiko da.

Informazioa gehiagorako: www.bertsozale.eus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.