[eiberri.eus] Elgoibarko udalak euskara sustatzeko 184.000 euroko dirulaguntza bideratu du

  • 4
    Compartidos
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearekin hitzarmena sinatu du
Hitzarmena joan zen astean sinatu zen

ELGOIBAR.- Alarma egoerak eragindako etenaldiaren ondoren, berriro ere ekin dio Udalak herriko entitateak diruz laguntzeko hitzarmenak sinatzeari. Gaurko egunean bi sinatze ekitaldi egon dira, eta lehenetariko bat izan da Elgoibarko Izarrari egokitu zaiona.

Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, bi erakundeen arteko 2020ko lankidetza hitzarmena sinatu zuten pasadan astean Udaletxean. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko teknikariak ere izan dira. Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak adierazi duenez, “Udalak 184.000 euroko dirulaguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkarteari, betiere, 2020an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko”.

Aurreko urteotan bezala, dirulaguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Udalaren Euskara sailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko sailetik, berriz, 60.000 euro. Hitzarmena sinatu ondoren, euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, “ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”.

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeran, hala ere, gerta daiteke hitzarmenean jasotako ekintza guztiak egin ezin izatea, eta horrek eragina izango luke, jakina, hitzarmenean jasotako diru-kopuruan ere.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.