[eiberri.eus] Elgoibarko Ludotekako Aste Nagusia iragartzeko kartel lehiaketa martxan

  • 2
    Compartidos
Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada maiatzaren 5a bitartean
Lehiaketa HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduta

ELGOIBAR.- Elgoibarko ludotekak aurtengo Aste Nagusia iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduta.

Lehiaketa apirilaren 26tik maiatzaren 5a bitartean egingo da eta denbora tarte horretan, parte hartu nahi duten haurrek gaiari loturiko estilo libreko kartel bat osatu eta aurkeztu ahal izango dute, betiere “Ludotekako XI. Aste Nagusia” esaldiarekin.

Haur bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, aipatu bezala, maiatzaren 5erako, eta bi bide izango ditu horretarako: digitalean batetik, png formatuan, eta ludotekaelgoibar@gmail.com helbidera bidalita edota presentzialki bestetik, ludotekan bertan, apirilaren 28, 29 eta 30ean, arratsaldeko 16:00-18:00 bitartean. Bi kasuetan, egilearen izen abizenak, telefono zenbakia eta ikas-maila adierazi beharko dira.

Sariduna, halaber, maiatzaren 7an iragarriko da udal webgunean, ludotekako Instagramean eta Ludotekan bertan. Kartela baloratu eta sariduna aukeratzeko orduan, kontuan hartuko dira kartelaren sormena eta originaltasuna. Horrela, irabazleak, Pitxintxun erabiltzeko 100€ko bonua jasoko du eta horrez gain, bere irudia erabiliko da Aste Nagusiko programa iragartzeko.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.