Ei! Berriak

[eiberri.eus] Elgoibarko Aita Agirreko Kultur Kafea abuztuaren erdialdean zabalduko da

Dagoeneko esleitu da kudeaketa eta ustiapena eta abuztuan zabalduko ditu berriro ateak
Kultur Kafearen filosofiari jarraipena emateko, gutxienez hilean behin, kontzertu eta ekitaldiak egongo dira

ELGOIBAR.- Aita Agirre eraikineko Kultur Kafeak badu jada, irekiera data. Izan ere, Elgoibarko Udalak esleitu du dagoeneko joan den maiatzaren 21ean aurreko esleipendunak etendako kudeaketa- ustiapen kontratua eta horrenbestez, Kultur Kafea zabalik egongo da berriro abuztuaren erdialdean.

Guztira hiru lizitatzailek aurkeztu dituzte proposamenak eta balorazio tekniko-ekonomikoa egin ostean, Joseba Quintas Romerok aurkeztutakoa izan da proposamen onena. Horri jarraiki, azken honek bi urteko prestazioa eskainiko du Kultur Kafean, ondoren beste bi urtez luzatzeko aukera izango duena. Urteko kanona, halaber, 6.600 eurokoa izango da (BEZ gabe).

Quintas Romeroren proposamenean jasotakoaren arabera, ohiko funtzionamendurako behar diren produktuak eta artikuluak erosi eta saltzeaz arduratzeaz gain, kalitatezko zerbitzu eta produktuak eskainiko dizkie bezeroei. Horretarako, adibidez, anoez, pizzez, ogitartekoez, hanburgesez… osaturiko janari gutuna aurkeztu du, eta gutun hori sei hilabetero aldatuko du. Era berean, enkarguzko menuak, egunerokoak edota asteburuetakoak eskainiko ditu, baita ekitaldi eta festetarako menu bereziak eta eramateko janaria ere. Horrez gain, arreta berezia eskainiko dio garbiketari, desinfekzio lanak eginez.

Tabernaren ordutegia ondorengoa izango da:

– Astelehenetik ostegunera: 7:00-9:00 bitartean irekiko da eta 22:00etan itxi.
– Ostiral eta larunbatetan: 7:00-9:00 bitartean irekiko da eta 1:30ean itxi.
– Igande eta jaiegunetan: 9:00-11:00 bitartean irekiko da eta 22:00etan itxi.

Era berean, zerbitzurik egokiena bermatzeko ostalaritzan esperientzia duen lan talde profesional batez lagunduta egongo da esleipenduna.
Eta, noski, Kultur Kafearen filosofiari jarraipena emateko, gutxienez hilean behin, kontzertu bat eta mota desberdineko ekitaldi/ikuskizun/kontzertu/kultur-jarduera… antolatuko ditu, Kultur Kafea elgoibartarrentzat topagunea izan dadin eta formatu txikiko kultur-ekitaldien bitartez, Elgoibarko nortasuna eta sorkuntza bultzatzen jarrai dezan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.