[eiberri.eus] Elektrizitate-kontsumoari buruzko tailerrak Eibarren

Parte hartzeko abenduaren 5a baino lehenago eman behar da izena
Tailerrak Untzagako Jubilatuen Etxean izango dira abenduaren 12an

EIBAR.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Eibarko Udalaren Ingurumen Sailarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerrak antolatu ditu abenduaren 12an, 10.00etan eta 18:30ean, Untzagako Jubilatuen Etxean. Tailerrak herritar guztiei zuzenduta daude.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 5a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628 532 303 (9:00 – 17:00)

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.