Maiatzaren 19tik 27ra hainbat ekitaldi izango dira Eibarren

EIBAR.- Euskal Jaia Eibarko kultura-ekitaldirik antzinakoena, Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat elkarteei esker antolatzen dena.
Horrela, maiatzaren 19an hasita hainbat ekitaldi ezberdinak egongo dira Martin Zalakain obra, Miren Narbaizaren emanaldia edota artisau eta baserritarren azoka, besteak beste.
Aipatzekoa da ere maiatzaren 27an ospatuko den ‘Ezpalak’ dantza tradizionalaren jaialdia . 2006az geroztik antolatzen ari den nazioarteko jaialdi ikusgarria, aurtengoan giza-dorreetan oinarrituta egongo da. Berantevillako herritarrek, Tarragonako Moixiganga, Tausteko Dancea, Ortzadar eta Kezka taldeek hartuko dute parte ikuskizun berezi horretan 12,30etik aurrera.
Hau da aurtengo Euskal Jaiaren EGITARAUA


