Lau online saio antolatu ditu eta enpresa ideia bat martxan jarri nahi dutenei daude zuzenduta

DEBABARRENA.- Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, ekintzailetza hilabete antolatu du maiatzean: lau formakuntza saio antolatu ditu gai desberdinak jorratuz.
Saio horietan negozio ideia bat garatzeko prozesuan kontuan eduki beharreko gaiak landuko dira; hala nola, finantzazio moduak edota estrategia lantzeko gakoak. Gaian adituak diren pertsonak bideratuko dituzte solasaldiak.
Hona hemen egitaraua:
MAIATZAK 6, OSTEGUNA (9:00h – 10:00h)
Zure negozioa sortzeko estrategiaren garrantzia
Iñaki Lasa Arratibelen eskutik (Iestart-eko zuzendaria, IeTeam-eko ekintzailetza eta berrikuntza arloan)
MAITZAK 14, OSTIRALA (9:00h – 10:00h)
Nola saldu zure negozio ideia
Ione Feijooren eskutik (Nazioarteko merkatuetan markak sortzeko eta finkatzeko aholkularia Bostnanen)
MAIATZAK 21, OSTIRALA (9:00h – 10:00h)
Nola finantzatu zure negozioa
Naiara Lopezen eskutik (Analista finantzarioa Elkargi SGRn)
MAIATZAK 28, OSTIRALA 9:00h – 10:00h)
Forma juridikoa eta betebehar fiskalak
Juan Bidegainen eskutik (Aholkulari Fiskala eta kontablea Torrealday Aholkularitzan)
Doako saioak izango dira eta interesa duen edonori daude zuzendua. Informazio guztia eta izen-ematea www.debegesa.eus webgunean.


