[eiberri.eus] Ekintzailetza hilabetea maiatzean Debabarrenan Debegesaren eskutik

Lau online saio antolatu ditu eta enpresa ideia bat martxan jarri nahi dutenei daude zuzenduta
Saioak  doakoak dira eta parte hartzeko aurrez izena eman behar dute Debegesako webgunean. 

DEBABARRENA.- Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, ekintzailetza hilabete antolatu du maiatzean: lau formakuntza saio antolatu ditu gai desberdinak jorratuz.

Saio horietan negozio ideia bat garatzeko prozesuan kontuan eduki beharreko gaiak landuko dira; hala nola, finantzazio moduak edota estrategia lantzeko gakoak. Gaian adituak diren pertsonak bideratuko dituzte solasaldiak.

Hona hemen egitaraua:

MAIATZAK 6, OSTEGUNA (9:00h – 10:00h)

Zure negozioa sortzeko estrategiaren garrantzia
Iñaki Lasa Arratibelen eskutik (Iestart-eko zuzendaria, IeTeam-eko ekintzailetza eta berrikuntza arloan)

MAITZAK 14, OSTIRALA (9:00h – 10:00h)

Nola saldu zure negozio ideia

Ione Feijooren eskutik (Nazioarteko merkatuetan markak sortzeko eta finkatzeko aholkularia Bostnanen)

MAIATZAK 21, OSTIRALA (9:00h – 10:00h)

Nola finantzatu zure negozioa

Naiara Lopezen eskutik (Analista finantzarioa Elkargi SGRn)

MAIATZAK 28, OSTIRALA  9:00h – 10:00h)

Forma juridikoa eta betebehar fiskalak

Juan Bidegainen eskutik (Aholkulari Fiskala eta kontablea Torrealday Aholkularitzan)

Doako saioak izango dira eta interesa duen edonori daude zuzendua. Informazio guztia eta izen-ematea www.debegesa.eus webgunean.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.