[eiberri.eus] Eibarren euskaraz bizitzearen aldarrikapena Euskararen Egunean

Aurten egun osoko egitaraua egongo da abenduaren 3an
Horma-irudiak osatuko dira eskuekin Eibarren

EIBAR.- Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Eibarrek ere bat egingo du ospakizunarekin.

Aurten, egun osoko egitaraua egongo da. ‘Emon eskua euskeriari’ izango du goiburu, eta eguneko ekitaldietako batek, bereziki, horrekin izango du zerikusia, horma-irudiak osatuko baitira eskuekin.

Aurtengo berritasunetako bat Eibarren AKEBAI plataformak ekimenari eskainiko dion babesa da, bai arlo logistikoan, bai ekonomikoan.

Ekimenaren hasiera auzoka egingo da, Guinessean egin zen bezala: Urkizu-behealdetik abiatuta, Ipurua-Urkitik, Amaña-Legarretik. Auzoetan 12:00etan elkartu ondoren, abesten joango dira Untzagaraino, han elkartu eta kantuan jarraitzeko. Auzoetako elkarguneak honako hauek dira: Urkizu-Azitain (behealdea): Urkizuko parkean; Amaña-Legarre: Legarreko frontoian; Urki-Ipurua: Ubitxako parkean; eta Erdigunea: Untzagan.

Bost abesti aukeratu dira Untzagan abesteko: `Hiru gizon ilustre´, `Eskuetan´, `Euskararen Txantxangorria´, `Euskaraz bizi nahi dut´ eta `Euritan dantzan´”. Abesti horiek, beste bostekin batera, kantu-liburuxka batean bilduko dira, herritarren artean banatzeko.

Ondoren, “Emon eskua euskeriari” goiburuari lotuta egingo da horma-irudia, Untzagan; 12:30etik 14:00etara.

Horma-irudia amaitu ondoren herri-bazkaria egingo da, Untzaga plazan egongo den karpan. 400 lagun bilduko dira bertan. Bazkaria Bizimiña Elkarteak prestatuko du: paella, postrea eta kafea. Bazkarirako txartel guztiak salduta daude, dagoeneko.

Bazkalostean erromeria izango da, Parrapas taldearen eskutik: talde gaztea, eibartarra eta euskalduna dugu, oso egokia okasiorako. 16:00etan hasiko da eta ordubeteko saioa eskainiko dute.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.