[eiberri.eus] Eibarren Euskaraldirako 350 arigune baino gehiago osatu dira

  • 4
    Compartidos
Guztira 83 entitatek eman dute izena aurtengo edizioan parte hartzeko
Oraindik izena eman daiteke azaroaren 24ra arte

EIBAR.- Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala da Euskaraldia. Euskal Herri osoan aldi berean egingo da bigarren edizioan ere. Aurten ere ahobizi eta belarriprest rolak betetzeko izena eman duten herritarrak izango dira ekimenaren protagonistak hurrengo asteetan. Bigarren Euskaraldi honetan gainera, milaka entitatek sortu dituzten ariguneak ere izango dira, euskaraz lasai aritzeko guneak.

Eibarren 2.000 lagunetik gora daude izena emanda, dagoeneko. Gaurtik aurrera, 15 egunez, txapa identifikagarria eramango dute bistan.

Eibarko Udalak ariketari babesa emateko adierazpena egin zuen iraileko Udal-batzarrean. Horregatik Eibarko Udalak eibartarrak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi ditu. Oraindik izena eman daiteke azaroaren 24ra arte.

Eibarren 83 entitatek eman dute izena eta gutira 350 arigune baino gehiago osatu dira.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.