[eiberri.eus] Eibarrek bat egiten du Euskararen Nazioarteko egunarekin

Ekitaldi ezberdinak egingo dituzte gaurko eguna aldarrikatzeko
Egun osoaren zehar ospatuko dira ekitaldiak

EIBAR.- Gaur, asteartea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Eibarko Udalak ere bat egingo du Eusko Ikaskuntzak 1949. urtean sortu zuen egun berezi horrekin. Duela 21 urte, 1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak biharko eguna berrindartzeko proposamena egin zuen, eta harrezkero, abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Aurten, egun osoko egitaraua izango dugu gurean. “Jostorratz eta haria saretuz herria” izango du goiburu, eta eguneko ekitaldietako batek, bereziki, horrekin izango du zerikusia, eibartarrok hariarekin sare erraldoi bat egingo baitugu Untzaga plazan, 18:00etan.

Aurretik, goizeko 11:00etan hasita, dantzaldia izango da giroa alaitzeko, eta arratsaldeko 15:00etan eta 15:30ean berriz ere izango dira dantzaldiak. Beranduago, biharko egunak merezi duen protagonismoa mantentzeko, kalejira bat egingo da Anbulatorioko parketik abiatuta, 17:15ean; 17:30ean Depor tabernatik pasako da, eta 17:45ean Untzaga plazara helduko da.

Adierazpen instituzionala

Eibartarrok sarea egin ondoren Untzaga plazan, Eibarko udalbatzak adierazpen instituzionala irakurri du Euskararen Aldeko Ordenantza berresteko Pleno Aretoan, 19:00etan.

2019ko apirilaren 29an egindako Osoko bilkuran onartu zen euskararen ordenantza berria, eta haren helburua da Eibarren euskararen erabilera normala berreskuratzea, baita eibartarren hizkuntza eskubideak bermatzea ere. Halaber, Eibarren jendaurrean egingo diren jarduera edota ekintzetan informazioa euskaraz eta gaztelaniaz eman beharko dela, bai ahoz, bai idatziz, jasotzen da testu berrituan.

Eibarko Udaleko Euskara Batzordeak, Eibarren AKEBAI plataformak eta Eibarko Euskalgintza taldeak herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu bihar egingo diren jardueretan.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.