[eiberri.eus] Eibarrek Armagintza Museoaren urteurrena ospatuko du gaurtik aurrera

Museoan Eibarko armei buruz ezagutu ez ezik, industriaren bilakaera ere ikusgai dago

LEIRE DE BLAS

EIBAR.- Armagintza Museoaren XI urteurrena ospatzen da urtarrilaren 18, 19, 20 eta 21 egunetan. Doan sartzeko aukera egongo da egun horietan ohizko ordutegian, asteazkenetik larunbatera 16:00-20:00 eta igandetan 10:00-13:00. Eibarko Armagintza museoan bi erakusketa daude ikusgai. Alde batetik, arma erakusketa dago. Bildumak 1.000 arma inguru ditu eta horien artean aurkitu daitezke arma zuriak, suzko armak eta, azkenik, arma luzeak eta motzak. Armen jatorria eibartarra nahiz atzerritarra da eta arma gehienak XIX eta XX. mendeetakoak izan arren, zaharrena XVI. mendekoa da. Beste aldetik, armak museoaren ardatza izan arren, bisitak arma industriaren eboluzioa ezagutzeko aukera ematen du. Eibarko industriaren bilakaera ikusi daiteke XIV. mendetik gaur arte. Armaren industriako izenak ez ezik, beste izen batzuk ere nagusitzen dira museoan, hala nola, Orbea, Lambretta, Alfa edo BH, eibartarron gogoan dauden izenak direnak eta horiek josteko makinak, bizikletak, motorrak etab. eskaini dizkigutenak. Museoaren historiari dagokionez, Eibarko Armagintza Museoa, Armeria Eskolarekin batera, Eibarko talde batek abiarazi zuen XX. mendean eta 1914an inauguratu zen. Sortu ostean museoa betetzen joan zen Lehenenengo Mundu Gerran erabiliak izan ziren Eibarko armekin. Zoritxarrez, ez ziren arma horiek katalogatuak izan, katalogatu aurretik lapurtuak izan baitziren. 1936an Armagintzaren Nazioarteko Erakusketa izan zen eta Eibarko arma-bildumaren erakuskari bat Parisera bidali zen, baina, gerra hasi zenez, hara eramandako armak ez ziren bueltatu. Gerraren urteak pasa ondoren museoaren egoerea penagarria zen. Arma baliotsuenak desagertu ziren. 1961ean bilera bat egin zen Eibarko arma ekoizle ohiekin komisio bat sortzeko asmoz, komisioak museoa berregituratzeko eta honen hedapenerako. Armeria Eskolako zuzendariak bilduei laguntza eskatu zien, museoa herrialdeko osatuena bihurtzeko proiektuarekin buruan. Parisera 1936. urtean Nazioarteko Armagintza Erakusketarako bidali eta Eibarrera itzuli ez ziren 43 arma haiek berreskuratu ziren. Hurrengo urteetan zehar Espainiako Armategi nagusiei gutunak bidali zitzaizkien antzinako armen eske eta museoak bultzakada bat jaso zuen . Sasoi hartako agintari askok jaso zuten eskabidea, esaterako, Marokoko Hassan erregeak. Arabia Saudiko erregeak ere lagundu zuen bilduma aberasten eta lau fusil oparitu zituen.
Museoak 2000. urtera arte izan du egoitza Armeria Eskolan. Ostean, Eibarko Udaleko ondasuna izatera pasa zen gaur egun arte, donazioei eta erositako armei esker daukagun museo baliotsua

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.