[eiberri.eus] Eibarko Sarek elkar-bizikidetza lantzeko foro bat sortzea eskatu dio udalari

  • 5
    Compartidos
Txalotu eta eskertu egin dute Eibarko Udal Bozeramaile Batzordeak aho batez onartu izana beraiek aurkeztutako mozioa
Gaur goizean aurkeztu da mozioa Eibarko Udalean. ARGAZKIA: Eibarko EH BILDU

EIBAR.- Gaur goizean Eibarko Sarek udalean aurkeztutako mozioaren berri eman du.

Arabako Batzar Nagusiek, Gipuzkoako Batzar Orokorrak eta Bizkaiakoak, Iruña eta Gasteizko parlamentuek  mozioak
onartu dituzte pertsona presoen urruntze politikarekin duten
desadostasuna adierazteko.
Eta orain Eibarko Udalak ere erabaki bera hartu du.

«Eibarren, gure herrian, pertsona bat dago preso: Ibon Muñoa Arizmendiarrieta, Kordobako espetxean, Eibartik 800kmra» azaldu dute eta orain Eibarko Udal Bozeramaile Batzordeak aho batez Eibarko SAREk aurkeztutako mozioa onartu du. Horrela,  Eibarko Udalak, Espetxeen Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean, deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien bergizarteratze printzipioen arabera, adierazten du ez dagoela ados urruntze espetxe-politikarekin. «Pozgarria eta txalogarria iruditzen zaigu presoen urruntzearen aurka eta espetxe politika berri baten alde erakutsi duten jarrera. Guretzat hau oso garrantzitsua da, Udaletxeak bait dira herritarrentzat instituzuiorik gertukoenak eta elkarbizitzarako eta pakerako gizartean espetxe politika hau adatzearen alde dagoen konsensua instituzioetan irudikatzea behar beharrezkoa dela uste dugu» adierazi dute.

Alde horretatik, mozioan esataen den bezala ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste du espetxe-politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorra gizarte eta familia erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinek erraztuko baitu Ibon Muñoa Arizmendiarrietak bere senide eta inguru sozialarekin behar duen harremana.

Eibarko SAREk adierazi du ere Eibarren, Udaletik kanpo mozioak beste talde batzuen babesa ere jaso duela, hala nola alderdi politikoen artean Podemos-Ahal Dugurena; Comisiones Obreras, ELA, LAB eta UGT sindikatuena; EGI eta ERNAI gazte erakundeena, eta NALUA Eibarko Talde Feministarena, azken hauek gainera, mozioa babesteaz gain, emakume presoekiko euren kezka azaldu nahi izan dute, emakumeak izateagatik are bakartuagoak, are isolatuagok daudelako «bene benetan, mila esker denori».

Bestalde, gogoratu nahi izan dute ere «urruntze espetxe politikari buruz ari garenez, gaur hemen berriro ere gogora ekarri nahi dugu politika horrek eragindako hainbat eta hainbat istripuren artean izan ditugun 16 hildakoetako bat eibartarra zela, Iñaki Saez, Amañakoa, Asier Heriz plaentxiarrarekin batera, orain hain famatua egin den Brievako kartzelara bisitan zijoala Avilako bide bazter baten, 39 urterekin bizia utzi zuena. 2001eko Arrate eguna zen. Iñakiren emaztea ere oso larri zauritua gertatu zen istripu horretan, zorionez onik atera bazen ere. Besarkada bat bere senide eta lagunei».

Mozio honetaz aparte pare bat eskaera egin dizkiete Udal Talde guztiei, alde batetik Cordobako espetxera Eibarko Udal Ordezkaritza bat bidaltzea, bai espetxeko zuzendariarekin eta bai Ibon Muñoa berarekin bildu eta bere egoeraz mintzatzeko «guretzat oso garrantzitsua da Espetxe Zuzendaritza Orokorra ohartaraztea Ibon, presoak eta espetxe politikaren inguruan Eibarren badagoela kezka bat, eta proposatzen duguna hori adierazteko modu oso egokia iruditzen zaigu».

Eta bigarren proposamena Eibarren elkar-bizikidetza lantzearen inguruan dijoa. Herri batzuetan ari dira esperientziak egiten, Presoak, Biktimak, eta beste gai hain zailak eta mingarriak egiten zaizkigunak pixkanaka jorratzen joateko, «oso desberdin sentitzen garenok elkarrekin eseri eta lasai hitzegiteko, eta batez ere elkarri entzuteko. Horretarako foro bat, mahai bat edo dena delako bat behar beharrezkoa ikusten dugu eta hori martxan jartzea eskatzen diogu Udalari».

Udal esparrutik kanpo berriz, orain Gobernu berriarekin badirudi zerbait aldatzear dagoela. «Pedro Sanchez eta Grande-Marlaska espetxe politika berri batez ari dira, hori bai, beti ere legearen barruan kokatua beharko lukeena.
Eta guk legearen barruan eta legea betetzea nahi bada, bai Ibon Muñoarekin eta bai beste presoekin zer egin daiteken azaldu nahi diegu.
– Lehenengo Euskal Herrira, Zaballara preso guztiak ekarri.
– Salbuespen politikaren eredu nabarmena den 1. gradua kendu eta 2.
ezarri.
– Larriki gaixorik dauden presoak salbuespeneko askatasunean utzi.
– Beste estatuetan betetako kondenak kontutan hartu.
– Salbuespeneko politikak ezabatu».

«Eta hori guztia gaur egun posible da egitea, horretarako borondate politikoa da behar den bakarra. Eta SAREK borondate horri bultzada bat emateko idearekin ekimen berri bat jarri du martxan ‘Orain Presoak'».
Ekimen honen barruan Bizikleta Martxa bat antolatu dute uztailaren 20tik 23ra Mont de Marsan eta Zaballako espetxeen artean, Baiona, Donostia, Altsasu eta Gasteizen etapa bukaerak izango direlarik «esan beharrik ez dago bi kartzela hauek espetxe politika berriaren ikur direla guretzat. Eta gero Urriaren 20an Bilbon Manifestazio haundi bat egiteko deia ere zabaldu dugu».

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.