Ei! Berriak

[eiberri.eus] Eibarko eta Debako ikastetxeetako ikasleak izan dira STEAM bideo-erronkako irabazleak

Debabarrenako 300 ikaslek hartu dute parte ekimenean
«Lehertzen den globoa» proiektuak 2.300 ikustaldi izan ditu

DEBABARRENA.- Eibarko eta Debako ikastetxeetako ikasleak izan dira STEAM bideo-erronkako irabazleak. Batetik, Amañako Herri Eskolako (LH5) “Lehertzen ez den globoa” proiektua, zeinek 2.300 ikustaldi izan dituen; bestetik, 647 bisitarekin, Luzaro Ikastetxeko (LH6) “Materia” bideoa; eta, azkenik, Eibar BHIko (DHB4) “C02 neurgailua” lana, 2.200 bisitaldirekin.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak jarri zuen martxan erronka ekainaren 17an, guztira 15 esperimentu grabatu ziren eta kategoria bakoitzean ikustaldi gehien dituen bideoak irabaziko zuen. Irabazlea ekainaren 16an hautatu da. Arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan, eta guztira 12.500 lagunek baino gehiagok ikusi dituzte bideoak.

15 esperimentu hauek eskualdeko 7 ikastetxeetan grabatu ziren: Amaña Herri Eskola, Eibar BHI, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Herri Eskola, Goizeko Izarra Ikastola, Luzaro HLHI eta Urkizu Eskola. Hiru kategoriatan sailkatu da erronka, LH5, LH6 eta DBH1-4. Bideoak honako estekan ikusi daitezke: www.bptdmakers.eus/steam-erronka

Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea.

Irabazleek bi sari izango dituzte aukeran: batetik, gela guztiarentzako bisita gidatua Geoparkean; eta, bestetik, 500 euroko erosketa-bonoa talde guztiak eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosi dezan.

Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten 300 ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.