Ei! Berriak

[eiberri.eus] Eibarko Errebal berriak dinamizatzaile soziokulturala izango du EH Bilduk eskatuta

Lanpostu garrantzitsu honen beharra tematuta ibili da EH Bildu azken urteotan
Infografia

EIBAR.- Eibarko EH Bilduk azaldu duenez argi zeukaten Errebal eraikin berriak hainbeste diru publiko xahutu eta gero, zerbitzu zaharrak birkokatzeko ezin zela izan «merkatu plaza eta zonalde soziokulturala berritzaileak izan behar dira, bereizgarriak. Horretarako ezinbestekoa da eraikina bereizgarri eta traktore bilakatuko duen dinamizatzaile profesional bat kontratatzea. Berandu bada ere, EH Bilduk hainbestetan errepikatu eta gero, PSEk aurrekontuan islatu du figura hau kontratatze. Betiko ideiek betiko emaitzak dakartzate».

Aspaldi egon beharko litzatekela aukeratuta eta lanean ere azpimarratu dute «Eibarko elkarte soziokulturalekin hartu emanean, beraiekin beharrak aztertzen, gela polibalenteen erabilera plangintza prestatzen eta egitarau zirriborroak hausnartzen. Gezurra badirudi ere, horrenbeste urte eta diru eta gero, obra bukatzear dago eta oraindik ez da hasi profesionalik horretan. Berandu dabil PSE. Pertsonal sailak lehentasunez hartu beharko luke hautaketa hau, Errebal berriko dinamizatzaile soziokulturala ahalik eta azkarren lanean has dadin».

Rialtoko baserritarrak Errebalera

Bestalde, talde eibarratarrak adierazi du ere, dirudienez, gero eta ziurragoa dela Rialtoko baserritarrak Errebal berrira joango direla. EH Bilduren marra gorrietako bat hori izan da uneoro. Rialton hainbeste urteetan “behin behineko” merkatu plazan egon diren baserritar guztiek tokia izan behar zutela Errebal berrian «txosten tekniko zorrotzetan ezkutatu da orain arte PSE, baina badirudi azken txosten juridikoa leundu dela eta aukera juridiko berriak ireki direla Rialtoko baserritarrentzat».

EH Bildu, aipatutako marra gorriaz gain, Udalak jarri dizkien baldintzak bete ezin dituzten baserritarrentzat irtenbideak proposatzen aritu da hilabete hauetan. «Baserritar gazte edo eta berriek baldintza horiek bete beharko dituzte baina nagusienei moratoria bat aplikatzea eskatu dugu behin eta berriz. Hori da formula egokiena eta badirudi, antzeko bide bat jarraituko duela udal gobernuak» gaineratu du Eibarko EH Bilduk.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.