Ei! Berriak

[eiberri.eus] Eibarko EH Bilduk hirian kultura-sektorea suspertzeko proposamenak egin ditu

Koalizio eibartarrak ekintzez betetako mozio proposamena erregistratu du udalean
Errebal Plazia eta Coliseoko kultur-programazioak indartzea da proposamenetako bat

EIBAR.-  Kultura premia biziko ondasun izendatzea bilatzen du mozioak. Hainbat neurri ere planteatzen ditu EH Bilduk: jaietara bideratuko ez den aurrekontua kultur ekintzak indartzera bideratzea; Errebal Plazia eta Coliseoko dinamizatzaile kulturalak herriko eragile kulturalekin batera bertako programazioa egitea eta hauek programazioan lehenestea; edo eta Errebal Plaziako postuetako kanonengatik bilduko den diruaren erdia bertako programazio kulturala indartzera bideratzea.

Egungo egoera honetan, EH Bildu udal taldeak hurrengo proposamena aurkeztu du mozioaren bidez:

  1. Udalbatzak kultura premia biziko ondasun izendapenarekin bat egiten du. Eibarko Udalak izendapen horrekin bat doazen eta beharrezkoak diren ekintzak abiatu ditzala, izendapen horren garapena efektibo egiteko.
  2. Eibarko Udalak krisi honen ondorioei eraginkortasunez erantzuteko neurri berriak abiatu ditzala eta halaber indarrean daudenen laguntzen irizpide, baldintza eta betebeharrak egokitu ditzala unean uneko egoerari erantzunez sektorearekin landuta hauek jende gehiagorengana iritsi daitezen.
  3. Eibarko Udalak Kultura- eta ekitaldi-agenda mantendu, berriz ekin edo indartu ditzala, osasun-segurtasuneko protokolo guztiak betez, hala nola pertsonen arteko segurtasun-distantzia, musukoa erabiltzeko derrigortasuna, higiene-, garbiketa- eta desinfekzio-neurriak eta aireztapena eta aire-girotzea. Ekitaldi eta egitasmo hauek #KulturaSeguruaDa lemarekin egingo dira.
  4. Herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak egitea, kultura segurua dela erakusteko. Eibarko kultura-munduaren aldeko apustua egitea, berariaz lagunduz, eta kanpaina horiek asmo osoz gauzatuz; betiere, osasun- eta segurtasun-neurri egoki guztiak hartuz, ez dadin kutsaturik egon.
  5. Eibarko Udalak jarduera kulturaletarako eta jaialdietarako aurrekontuari eusteko konpromisoa hartzen du. 2021eko aurrekontuetan herriko jaietarako jasotakoaren zati handi bat jarduera eta ekimen kulturalei bideratu ditzala azkenean festak egitera ez badoaz egoera sanitarioa dela eta.
  6. Eibarko Udalak kontratatuko duen dinamizatzaile kulturalak, Errebal Plazia eta Coliseoko kultur-programazioak kudeatu eta indartuko ditu, beti ere, Eibarko kultur-eragileekin harreman zuzenean eta hauen parte-hartzea lehenetsiz.
  7. Eibarko Udalak aurki irekiko den Errebal Plazia berriko zonalde kulturaleko aurrekontu propioaz gain, Merkatu Plazaren erabileragatik kanonetatik bilduko den diruaren erdia ere bertako kultur programazioa indartzera bideratzeko konpromisoa hartzen du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.