Atzoko plenoan EH Bilduk honi buruzko galdera zehatzak luzatu zizkion PSEri

EIBAR.- Atzoko Plenoan, EH Bilduk galdera zehatzak luzatu zizkion PSEri. 13 urte pasa ondoren Merkatu Plaza zaharra bota zenetik, 8 urte pasa dira barruko erabilerak zehazteko parte-hartze prozesua burutu zenetik eta EH Bilduk zeren zain dabilen PSE barruko erabilerak zehaztu eta martxan jartzeko galdetu du «badirudi eraikina bukatuta baina hutsik izango dugula datozen hilabeteetan eta horrek EH Bildurentzat ez dauka ez hanka ez bururik».
Eibarko EH Bilduk azaldu duenez «ziurgabetasunez beteta daude Rialton lanean dabiltzatzen baserritarrak eta postuetako langileak ere. Informazioa behar dute, PSEk dituen plazoetaz jakitea».
EH Bildurentzat, baserritarrekin hitzarmenak aspaldi sinatuta egon beharko lirateke. Beraiek eskatu bezela, betebeharrak leuntzeko moratoria izango dute Rialtoko baserritar nagusienek eta honek, Errebalen ere beraien postua izateko aukera ahal bideratuko du.
«Errebalen egongo diren postuak eta ostalaritza zerbitzuak dagoeneko lotuta egon beharko lirateke. Zergatik ez dira pliegoak ateratzen? Nora begira dago PSE?» galdetzen du Eibarko koalizioak.
Eta zonalde soziokulturalari dagokionez ere, EH Bilduk urteetan bultzatu duen dinamizatzaile soziokulturala ere aspaldi egon beharko litzatekela hautatuta esan du «eta hiriko elkarte soziokulturalekin buru belarri lanean, eraikineko erabilera eta programazio aberasten».
«Benetan, EH Bilduk ez duela ulertzen, horrenbeste urte itxaron eta gero, obra behingoz bukatu eta barruko espazio eta erabilerak oraindik lotu gabe egotea» azpimarratu dute.


