[eiberri.eus] Debabarrenako V. Gazta Azoka ospatuko da bihar Eibarren

  • 5
    Compartidos
Unzaga plazan ospatuko da 10:00etatik aurrera
Bihar izango da azoka Eibarren

EIBAR.- Bihar, igandea, Debabarreneko V. Gazta azoka ospatuko da. Ekintza hau Eibarko Udalak antolatzen du DEBEMEN, Debabarreneko Landa Garapen Elkartea eta azokan parte hartuko duten gaztagileen laguntzarekin batera.

Nahiz eta aurreko urteetako edizioetan gazta azoka Debabarreneko gaztaren astearen barruan ospatzen zen, aurten bizi dugun osasun egoera larriagatik, egitaraua soilik gazta azoka burutzera mugatuko da.

Zentzu honetan, azoka berma osoz ospatu ahal izateko beharrezko diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira eta horretarako behar diren distantziak errespetatu eta ikusle-erosleen eskura gel hidro alkoholikoak jarriko dira.

Urriak 25, igandea:

DEBABARRENEKO GAZTA AZOKA
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
Tokia: EIBARko Untzaga Plazan
GAZTAGILEAK:

o Beñat Egaña (GOIENETXE Baserria -Mutriku) – Ardi gazta
o Enrike Gisasola (SOSOLA Baserria – Eibar) – Ardi gazta ekologikoa
o Nagore Martin (EGOTZA Baserria – Soraluze) – Ahuntz gazta
o Ruben Markina (MALLEGOI Baserria – Mallabia) – Axeleku Behi gazta

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.