[eiberri.eus] Deba eta Mutrikutik bisita gidatuak geoparkea ezagutzeko

  • 2
    Compartidos
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintza berezia prestatu du gabonetarako abenduaren 19tik urtarrilaren 3a bitartean
Geoparkeko flyscha uretatik ezagutzeko itsas-ibilaldiak egongo dira

DEBA/MUTRIKU.-  Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza prestatu du gabonetarako eta proposamen ezberdinak eskainiko ditu bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko. Besteak beste, Geoparkeko flyscha uretatik ezagutzeko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko jarduerak edota proposamen kulturalak eskainiko ditu.

Bisita gidatuak eta tailerrak

Bisita gidatuez gain, bi tailer ere egingo dira Geoparkean gabon hauetan: alde batetik, abenduaren 26an, larunbata, Deban, Mutrikun eta Zumaian hainbat parke eta lorategi aukeratu ditu zentsatzeko , eta bestalde, inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Itziarren, abenduaren 30ean, asteazkena.

Bisita gidatuen egutegia , informazio osoa eta ordutegiak www.geoparkea.eus webgunean kontsulta daitezke eta erreserba web-orrialdean bertan egin daiteke.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.