[eiberri.eus] Dantzak, kontzertuak eta ekitaldi ugari Arrateko jaietan

Arrateko Amaren Dantzak ikuskizunak hamahiru urte beteko ditu aurten Kezka Dantza Taldearen eskutik
Kezka Dantza Taldea: Arrateko Amaren Dantzak (Felipe Loiola, 2005)
 EIBAR.- Asteburu honetan zehar hainbat ekitaldi izango dira Arrateko jaietan. Beste gauza batzuen artean Arrateko Amaren Dantzak ikuskizunak hamahiru urte beteko ditu Kezka Dantza Taldearen eskutik.
Bihar, irailak 7, hasiko da egitaraua 18.00etako mezarekin. Ondoren Salbea eta jarraian txupinazoa eta kanpai errepikarekin hasiko dira jaiak. Egun horretan ere Herri Kirolak, Bertso Afaria eta Rock kontzertua entzuteko aukera izango da.
Larunbatean, Arrate Egunean, goizeko 10.00etan hasiko dira ekitaldiak Arrate igoerarekin eta Meza nagusiaren ostean Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. 12,30ean inguru Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian
Arrate egunean ere ez dira faltako bertsoak eta BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea egongo da Sasoia elkartearen eskutik  bertan alkoholemia kontrolak egingo dira.
Jaiak idi probak eta paella lehiaketarekin bukatuko dira. Hau da egitarau osoa:

EGITARAUA

Irailak 7, Arrate bezpera.

  • 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.

  • 19:00.- Herri kirolak.

  • 21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegui. Gaijartzailea: Jon Mikel Mugika. Ohi bezala, Kantabria jatetxean.

  • 21:00.- Rock kontzertua.

Irailak 8, Arrate Eguna.

  • 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolaturik.

  • 10:00.- Kittonbola!

  • 10:30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

  • 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.

  • 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.

  • 13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.

  • 17:00.- Bertsolarien saioa.

  • 17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri.

  • 17:30 – 20:30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.

  • 17:30.- dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)

  • 18:30 – 21:00.- dantzaldia Mugi Panderoa herriko taldearekin. Jarraian rock kontzertua.

Irailak 9, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna

  • 10:30.- Simón Aldazabal XXIII. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).

  • 11:00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesioa Usartza Txistulari Bandak lagunduta.

  • 12:00.- Paella lehiaketa.
  • 14:00 Lehiaketaren sari banaketa.

  • 17:30.- Idi probak.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.